viernes, 18 de noviembre de 2011

ETXETXOA

Txikia nintzela, gurasoek lagundu zidaten etxetxo hau egiten. Orain berrogeita hamar urte ditu eta, noski, oso gutxitan erabiltzen dut, baina gaur, bai, gaur erabili beharra izan dut. Gaur bolatxo zoragarri eta lagungarri honetan ezkutatu egin naiz, zeren nire etxe osoa erlez beteta zegoen eta ezin zen hor barruan egon. Horrez gain egundoko ziztadak nituen, adibidez: begian. Ubeldurak baloia ematen zuen. Eta ipurdian, Everest mendiaren tamaina berberakoa jarri zitzaidan. Orduan deitu genion lainoztatzaileari. Etorri zenean erle guztiak hil eta pakean bizi ahal izan ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario